8. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BARAÑAIN

Aurrekontuko 33/2007 aldaketa. Hasierako onespena

Barañaingo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2007koabenduaren 17an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren 2007ko aurrekontu orokorreko 33/2007 aldaketaren espedientea, hain zuzen ere kreditu transferentzia eginen baita. Hori guztia, Udalaren 2007ko aurrekontua betearazteko oinarrietako 10.ean ezarritakoari jarraituz.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 214.2 artikuluarekin bat, aurrekontuek dituzten tramiteak eta informazioari, erreklamazioei eta publizitateari buruzko baldintzak errespetatu behar dira espediente hau tramitatu eta onestean. Hortaz, Foru Lege horretako 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean paratu eta biharamunetik aitzina; hala, interesdunek eta herritarrek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak egiten ahalko dituzte.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betikoz onetsitzat joko da, aitzineko lerroaldean aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Argitara ematen da, adierazitako aginduetan jasotakoa betetzeko.

Barañainen, 2007ko abenduaren 19an.-Alkate udalburua, Florencio Luqui Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L0719532