8. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

SESMA

Aurrekontuetako aldaketa. Hasierako onespena

Sesmako Udalak, 2007ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2007ko aurrekontuko 1/2007 aldaketa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Sesman, 2007ko abenduaren 20an.-Alkatea, Pedro María Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L0719694