8. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

GARDE

Aurrekontuko aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesteko erabakia 2007ko 146. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 23an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Kreditu gehikuntza, "Bar Camping" izeneko 751.62208 aurrekontuko kontusailean, 8.164,41 eurokoa baita, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren kargura finantzatuko dena.

Garden, 2007ko abenduaren 20an.-Alkatea, Marcos Ureña Marco.

Iragarkiaren kodea: L0719647