8. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BERRIOZAR

Aurrekontu orokor eta bakarreko 3/2007 aldaketa. Hasierako onespena

Berriozarko Udalak, 2007ko urriaren 30eko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aurrekontu orokor eta bakarreko 3/2007 aldaketaren espedientea; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraikiz, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluarekin bat.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Berriozarren, 2007ko abenduaren 18an.-Alkate udalburua, Francisco Javier Lasa Gorráiz.

Iragarkiaren kodea: L0719638