8. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BERIAIN

2008ko aurrekontua, hura betearazteko oinarriak eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Beriaingo Udalak, 2007ko abenduaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2008ko aurrekontua, hura betearazteko oinarriak, plantilla organikoa eta dokumentazio osagarria.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Beriainen, 2007ko abenduaren 19an.-Alkatea, Rafael Blanco Pena.

Iragarkiaren kodea: L0719636