8. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

MURILLO EL FRUTO

Aurrekontuetako aldaketak. Hasierako onespena

Murillo el Frutoko Udalak, 2007ko azaroaren 30eko bilkuran, Udalaren 2007ko aurrekontuko aldaketak onetsi zituen hasiera batez (13/2007 espedientea), bertan biltzen baitira hainbat kreditu gehikuntza.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Murillo el Fruton, 2007ko abenduaren 14an.-Alkatea, Javier Gárriz Gabari.

Iragarkiaren kodea: L0719630