8. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

MURCHANTE

Aurrekontuetako aldaketa. Hasierako onespena

Murchanteko Udalak, 2007ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, Udalaren 2007ko aurrekontuko aldaketa hau onetsi zuen hasiera batez. Hona hemen:

Kreditu gehikuntzak, 2006ko gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren kargura.

-24.533'33 euro, "Arau subsidiarioetako aldaketa" izeneko 1-4320-64800 kontusailaren gehikuntza.

-47.000 euro, "Udal funtzionarioen montepioko kuota" izeneko 1-314-16004 kontusailaren gehikuntza.

-1.823'66 euro, "Eder Partzuergoko transferentzia arruntak" izeneko 1-771-48700 kontusailaren gehikuntza.

Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Murchanten, 2007ko abenduaren 19an.-Alkate udalburua, Carlos Villafranca González.

Iragarkiaren kodea: L0719615