8. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

NOAIN (ELORTZIBAR)

2008ko ekitaldiko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Noain-Elortzibarko Udalak, 2007ko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, gehiengoaren aldeko botoarekin hasiera batean onetsi zituen 2008ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236 eta 276. artikuluetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, 2007ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedienteak aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez daitezen.

Jendaurrean egoteko aldia iraganik, behin betiko onetsitzat joko dira, inork alegaziorik aurkezten ez badu.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Noain-Elortzibarren, 2007ko abenduaren 18an.-Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0719614