8. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BERRIOBEITI

Aurrekontuetako aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketak hasiera batean onesteko erabakia 2007ko 148. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 28an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa horiek behin betiko onetsita gelditu dira, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Aurrekontuko 1/2007 aldaketa. Kreditu berezia.

GASTUAK:

VI. kapitulua: 1.429.053,71 euro.

Gastuak, guztira: 1.429.053,71 euro.

DIRUSARRERAK:

VII. kapitulua: 93.828,67 euro.

VIII. kapitulua: 1.335.225,04 euro.

Dirusarrerak, guztira: 1.429.053,71 euro.

2/2007 aldaketa. Kreditu gehikuntza.

GASTUAK:

VI. kapitulua: 881.902,86 euro.

IV. kapitulua: 9.200,00 euro.

Gastuak, guztira: 891.102,86 euro.

DIRUSARRERAK:

VII. kapitulua: 293.761,76 euro.

VIII. kapitulua: 597.341,10 euro.

Dirusarrerak, guztira: 891.102,86 euro.

Berriobeitin, 2007ko abenduaren 20an.-Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.

Iragarkiaren kodea: L0719579