8. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BAZTAN

2007ko aurrekontuko aldaketak. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2007ko azaroaren 17an egin osoko bilkuran, 12. puntuan, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2007ko aurrekontuko aldaketak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Baztanen, 2007ko abenduaren 19an.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0719834