8. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ARTAXOA

2007ko aurrekontuko 3. aldaketa

Artaxoako Udalak, 2007ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 284 eta 276. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, bertaratu guztiak ados zirela, hasiera batean onetsi zuen 2007ko aurrekontuko 3. aldaketa.

Espediente hori jendaurrean egonen da, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia jarrita, 15 egun balioduneko epean, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten bada, osoko bilkurak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aldaketa behin betiko onetsiko da.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aldaketa behin betiko onetsitzat joko da.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean izan daitezen.

Artaxoan, 2007ko abenduaren 21ean.-Alkatea, Pedro María Egea Ortiz.

Iragarkiaren kodea: L0719829