8. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ARANO

2008ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Aranoko Udalak, 2007ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

1. Hasiera batean onestea 2008ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

2. Bai aurrekontu orokorra bai hura betearazteko oinarriak jendaurrean edukiko dira hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, bizilagun eta interesdunek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egon ezean, behin betikoz onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Aranon, 2007ko abenduaren 20an. Alkatea, Iñigo Larrea Perurena.

Iragarkiaren kodea: L0719788