8. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

ERRIBERRI

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Espedientea: altzarien erakusketa eta salmenta. Eskatzailea: Garde Mobiliario y Decoración. Tokia: Erriberri - La Nava industrialdea, D-3 lurzatia.

Erriberrin, 2007ko abenduaren 26an.-Alkatea, M. Carmen Ochoa Canela.

Iragarkiaren kodea: L0719809