8. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

AURITZ

Irekitzeko lizentzia

Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da alkatetza honen ebazpenaren bidez honako ezaugarri hauek dituen jarduerarako irekitzeko lizentzia eman dela:

Lizentzia eman zen eguna: 2007ko abenduaren 20a. Eskatzailea: José Joaquín Cilveti Puyada. Jarduera: nekazaritzako biltegia. Tokia: Auritz, Ipetea industrialdea, 6. poligonoa, 240. lurzatia.

Auritzen, 2007ko abenduaren 20an.-Alkatea, José Irigaray Gil.

Iragarkiaren kodea: L0719754