79. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

1832/2008 EBAZPENA, ekainaren 2koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, honako deialdi hauen arauak aldatzen dituena: ingurumen arloko erdi mailako teknikari gisa aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda bat osatzeko deialdiaren 2.1.c) araua eta ingurumen arloko erdi mailako teknikarien lanpostuetan prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrenda bat osatzeko deialdiaren 2.1.d) araua. Horretaz gainera, eskabideak aurkezteko beste epe bat ireki da.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak azaroaren 5ean emandako 3576/2007 Ebazpenaren bidez, ingurumen arloko erdi mailako teknikarien lanpostuetan aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez egiteko deialdiak onetsi dira. Zerrendetako bat aldi baterako kontratazioetarako da, eta bestea prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeran aritzeko.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak maiatzaren 23an emandako 207/2008 Foru Aginduaren bidez, aipatu den den 3576/2007 Ebazpenaren kontrako gora jotzeko zenbait errekurtso onartu ziren. Agindu horrek bi arau aldarazi zituen: aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda osatzeko deialdiaren 2.1.c) araua eta prestakuntzarako izangaien zerrenda bat osatzeko deialdiaren 2.1.c) araua, biak ingurumen arloko erdi mailako teknikari lanpostuan aritzeko. Aldaketaren arabera, diplomadun, ingeniari tekniko edo arkitekto teknikoaren titulua dutenak edo lizentziatura, ingeniaritza edo arkitekturako lehenengo hiru kurtsoak gainditu dituztenak hautaprobetan aurkeztu ahal izateko baimena eman zen.

Era berean, deialdian parte hartzeko eskabideen aurkezpenerako beste epe bat irekitzeko agindua eman zen.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen arloko erdi mailako teknikari gisa aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda bat osatzeko deialdiaren 2.1.c) araua aldatzea. Honela idatzita agertuko da:

"c) Diplomadun, ingeniari tekniko edo arkitekto teknikoen titulua izatea edo horren baliokidea den titulua edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina edo lizentziatura, ingeniaritza edo arkitektura bateko lehenengo hiru kurtsoak gaindituak izatea. Hori guztia eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean."

2. Ingurumen arloko erdi mailako teknikarien lanpostuetan prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrenda bat osatzeko deialdiaren 2.1.d) araua aldatzea. Honela idatzita agertuko da:

"d) Diplomadun, ingeniari tekniko edo arkitekto teknikoen titulua izatea edo horren baliokidea den titulua edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina edo lizentziatura, ingeniaritza edo arkitektura bateko lehenengo hiru kurtsoak gaindituak izatea. Hori guztia eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean."

3. Eskabideak aurkezteko beste epe bat irekitzea, 20 egun naturalekoa, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, deialdian parte hartzeko hasiera batean eskatzen zen titulazioa izan beharrean beste bat duten izangaientzat bakarrik. Deialdian onartzeko baldintzak 2007ko abenduaren 18rako bete beharko dituzte; egun horretan bukatu zen eskabideak aurkezteko lehen epea.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko ekainaren 2an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0809004