79. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

52/2008 FORU AGINDUA, ekainaren 9koa, Toki Administrazioko kontseilariak emana, Alfredo Amestoy Ibarra jauna, Toki Administrazioko Departamentuko Toki Erakundeen Lankidetzarako Ataleko burua, kargutik kentzea xedatzen duena, berak eskatu baitu.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren atalean xedatzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hori horrela, eta Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,

AGINDU DUT:

1. Alfredo Amestoy Ibarra jauna, Toki Administrazioko Departamentuko Toki Erakundeen Lankidetzarako Ataleko burua, kargutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru agindu hau interesdunari, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari jakinaraztea.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea.

Iruñean, 2008ko ekainaren 9an.-Toki Administrazioko kontseilaria, Amelia Salanueva Murguialday.

Iragarkiaren kodea: F0809143