79. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

63/2008 FORU DEKRETUA, ekainaren 9koa, Alfredo Amestoy Ibarra jauna Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Justiziako Zerbitzu Juridiko Administratiboko zuzendari izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 26.1 artikuluak xedatzen du zerbitzuko zuzendariak Nafarroako Gobernuak izendatuko dituela, foru dekretu bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen artetik eta izendapen askeko sistema erabiliz, kasuan kasuko departamentuko titularrak proposaturik.

Hori horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposatuta, eta Nafarroako Gobernuak 2008ko ekainaren 9ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Alfredo Amestoy Ibarra jauna Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Justiziako Zerbitzu Juridiko Administratiboko zuzendari izendatzea.

2. Foru dekretu hau jakinaraztea interesdunari, Justizia Zuzendaritza Nagusiari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2008ko ekainaren 9an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0809158