79. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ESTERIBAR

Birzatiketa proiektua. Hasierako onespena

Alkatetzak 2007ko ekainaren 13an emandako 122/08 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi da Ollokiko 1. banaketa eremuko 1. exekuzio unitateko 20.1 lurzatia birzatitzeko proiektuko aldaketa, Eufasa Inmuebles, S.L.k sustatua.

Espediente hori jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2003 Foru Legearen 151. artikuluan (76. artikuluari dagokionez) eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59. artikuluan xedatutakoa bete dadin.

Esteribarren, 2008ko ekainaren 13an.-Alkatea, Francisco Javier Borda.

Iragarkiaren kodea: L0809542