79. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

FUNES

2008ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Behin betiko onespena

Funesko Udalak, aurtengo apirilaren 24an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2008ko udal aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Jendaurrean egon dira hamabortz egun baliodunean, aldez aurretik iragarkia paratuta 2008ko 62. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, maiatzaren 19an, eta epe horretan inork ez du erreklamaziorik aurkeztu; beraz, behin betikoz onetsitzat jo da aurrekontua. Hona hemen haren laburpena:

GASTUAK:

A) Eragiketa arruntak:

1.-Langileen lansariak: 855.396,69 euro.

2.-Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 1.444.070,00 euro.

3.-Finantza-gastuak: 71.728,18 euro.

4.-Transferentzia arruntak: 125.299,14 euro.

B) Kapital eragiketak:

6.-Inbertsio errealak: 1.880.727,35 euro.

7.-Kapital transferentziak: 0,00 euro.

8.-Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

9.-Finantza-pasiboak: 111.433,78 euro.

Gastuak, guztira: 4.488.655,14 euro.

DIRU-SARRERAK:

A) Eragiketa arruntak:

1.-Zuzeneko zergak: 428.290,00 euro.

2.-Zeharkako zergak: 240.000,00 euro.

3.-Tasak, prezio publikoak eta bertzelako dirusarrerak: 520.560,00 euro.

4.-Transferentziak administrazio orokorretik toki entitatera: 864.146,00 euro.

5.-Ondareko dirusarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 566.916,40 euro.

B) Kapital eragiketak:

6.-Inbertsio errealak besterentzea: 2.015.800,00 euro.

7.-Transferentziak eta bertzelako kapitaleko diru-sarrerak: 87.518,00 euro.

8.-Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

9.-Finantza-pasiboak: 0,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 4.723.230,40 euro.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Funesen, 2008ko ekainaren 6an.-Alkatea, Antonio Ulzurrun Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L0808979