79. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

LIZARRA

Alkatetzaren 351/2008 Dekretua

Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legearen 23 eta 26. artikuluek diotenez, Polizia Kidegoko burua izendapen libreko behin-behineko langilea izanen da, eta alkateari edo toki entitateko buruari dagokio hura izendatu eta kargutik kentzea.

Horrenbestez, ditudan eskurantzak erabiliz, Alkatetza honek

Erabaki du:

1. Jose Cruz Ortiz Martinez jauna Lizarrako Udaltzaingoko buru izendatzea. Indarra duen legerian aurreikusitako eskubide eta betebeharrak izanen ditu, eta Udalaren gaur egungo aurrekontuan jasotako lansariak.

2. Izendapenak 2008ko ekainaren 16tik aitzina izanen du eragina.

3. Kargua Alkatetzaren mende egonen da.

4. Ebazpen honen berri ematea Osoko Bilkurari kide anitzeko organo horrek egiten duen lehen bilera arruntean, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agintzea.

Lizarran, 2008ko ekainaren 10ean.-Alkatea, María Begoña Ganuza Bernaola.

Iragarkiaren kodea: L0809258