79. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

855/2008 EBAZPENA, ekainaren 2koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusiak emana, Obanosko Udalak Nafarroako Gobernuaren 2008ko apirilaren 7ko Erabakiaren aurka jarritako 272/08 errekurtsoaren espedientea Administrazioarekiko Auzien Salara igorri eta interesdunak epatzeko deia egiten duena. Erabaki haren bidez "Izarbeibarko Jarduera Ekonomikoen eremua" Udalez gaindiko Plan Sektoriala onetsi zen.

Nafarroako Auzitegiko Nagusiko presidenteak, 2008ko maiatzaren 23an egindako idazkian, adierazi du Obanosko Udalak 272/08 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela Nafarroako Gobernuaren 2008ko apirilaren 7ko Erabakiaren aurka. Erabaki haren bidez "Izarbeibarko Jarduera Ekonomikoen eremua" Udalez gaindiko Plan Sektoriala onetsi zen. Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluko 1., 3. eta 4. ataletan xedatuakoari jarraikiz, presidenteak Administrazioarekiko Auzien Salari eskatu dio espediente hori igor diezaiola eta ukitutako alderdiak epaitegi horretan epatu ditu, ebazpen hau jakinarazten denetik bederatzi eguneko epean autoetan ager daitezen.

Horrenbestez, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko 29/1998 Legearen 48. eta 49. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, eta Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuordeturik ditudan ahalmenak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari igortzea Obanosko Udalak Nafarroako Gobernuaren 2008ko apirilaren 7ko Erabakiaren aurka jarritako 272/08 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren espedientea. Erabaki haren bidez "Izarbeibarko Jarduera Ekonomikoen eremua" Udalez gaindiko Plan Sektoriala onetsi zen.

2. Nafarroako Industria Lurzurua, S.A. (Nasuinsa) eta interesdun guztiak epatzea autoetan ager daitezen, ebazpen hau argitaratu eta bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoari, Nafarroako Auzitegi Nagusiari eta Nafarroako Industria Lurzorua, S.A.ri (Nasuinsa), behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2008ko ekainaren 2an.-Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusia, Jesús Javier Ascunce Elizaga.

Iragarkiaren kodea: F0808793