71. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

1553/2008 EBAZPENA, maiatzaren 12koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrazio publikoko teknikari (arlo ekonomikoa) izateko 29 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onetsi eta langileen batzordeak epaimahaian izanen dituen ordezkariak izendatzen dituena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, martxoaren 10eko 798/2008 Ebazpenaren bitartez, deialdia onetsi zuen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan administrazio publikoko teknikari (arlo ekonomikoa) izateko 29 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko. Deialdia 2008ko 43. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, apirilaren 4an.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea.

Bidezkoa da, halaber, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak epaimahaia osatzeko proposaturiko kideak izendatzea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrazio publikoko teknikari (arlo ekonomikoa) izateko 29 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea. Ebazpen honen eranskinean ageri da.

Izangai baztertuek bost egun naturaleko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

2. Administrazio Erroko Langileen Batzordeak epaimahaian izateko proposatu dituen ordezkariak izendatzea: José Luis Labat Ayerra, mahaikide titular, eta Javier Alvarez García, ordezko mahaikide.

3. Ebazpen hau mahaikideei jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko maiatzaren 12an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

ERANSKINA

Onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Onartuak:

ALDASORO OYARZABAL, JOSE MARIA

CERAS ARRESE, LUIS

FERNANDEZ ARELLANO, MARIA IRACHE

HIPOLITO OJEDA, FERNANDO

INCHUSTA SARASIBAR, CRISTINA

IZCO ARANA, ALFONSO

MUÑOZ APESTEGUIA, JESUS

PEREZ REMONDEGUI, JOSE JAVIER

Baztertuak:

3.3 arauko baldintza ez betetzeagatik:

TELLECHEA ERRO, MARIA CAMINO

Iragarkiaren kodea: F0808185