71. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ATARRABIA

Hirigintza hitzarmena, Atarrabiako Landazabal eta Burlatako Mugazuri industrialdeetan baterako plan bat tramitatu eta kudeatzeko. Behin betiko onespena

Atarrabiako Landazabal eta Burlatako P-6 industrialdeetan dauden lurzatietan antolatzeko baterako plan bat tramitatu eta kudeatzeko hirigintza hitzarmena 2007ko azaroaren 28ko osoko bilkuran onetsi zen hasiera batean, eta iragarkia 2008ko 19. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, otsailaren 11n. Jendaurrean egon bitartean, inork ez du erreklamaziorik aurkeztu. Atarrabiako Udalak, erabaki du behin betikoz onestea hirigintza hitzarmen hori, batetik Burlatako Udalak, bertzetik Atarrabiako Udalak eta bertzetik jabeek sinatzekoa. Behar bezala eginbideturik, bilkuraren espedientean dago.

Aditzera ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Atarrabian, 2008ko maiatzaren 12an.-Alkatea, Pello Mirena Gurbindo Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L0807536