71. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ATARRABIA

Atarrabiako HAPOko UC-6-D antolamendu unitateko determinazio xehakatuen aldaketa. Behin betiko onespena

Atarrabiako Udalak, 2008ko martxoaren 31n egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko aldaketa xehakatua, Atarrabiako UC-6-D antolamendu unitateko eranskinean azaltzen dena.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Atarrabian, 2008ko maiatzaren 12an.-Alkatea, Pello Mirena Gurbindo Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L0807478