71. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

NOAIN (ELORTZIBAR)

2008ko zergak

Interesdun guztiei jakinarazten zaie ezen Hirilurren eta Landalurren gaineko 2008ko kontribuzioa kobratzeko egutegia honako hau izanen dela:

Borondatezko ordainaldia: 2008ko ekainaren 1etik 30era, biak barne.

Ordainketa Nafarroako Rural Kutxan egin beharko da, Noaingo bulegoan.

Epez kanpoko ordainketa: %5eko errekarguarekin, uztailaren 1etik 15era, biak barne.

Egun horretatik aurrera, eta aldez aurretik jakinarazi gabe, zorrak Derrigorrezko Dirubilketa Agentziara pasako dira, Tributuari Buruzko Lege Orokorreko 117. artikuluan ezarritako errekarguekin.

Helbideratutako ordainagiriak 2008ko ekainaren 30ean kobratuko dira kontutik.

Zuen zergak helbideratuta ez badituzue eta aipatu zergen ordainagiria jaso ez baduzue, Herriko Etxeko bulegoetara etorri beharko duzue, kopia bat eman diezazuegun.

Noain-Elortzibarren, 2008ko maiatzaren 26an.-Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0808181