71. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IGUZKITZAKO BARRUTIA

Birzatitzeko proiektua eta hirigintza hitzarmena. Behin betiko onespena

Iguzkitzako Barrutiko Udaleko alkate udalburuak, 2008ko otsailaren 16an emandako ebazpenean, behin betiko onetsi zuen Udal Planeko U.A.2.14 unitatea borondatez birzatitzeko proiektua, Jaione Fernández García andreak, Iñaki Morales Etxeberria jaunak eta Raúl Galdeano Alvarez jaunak sustatua, baita aipatu jabeekiko hirigintza hitzarmena ere.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Iguzkitzako Barrutian, 2008ko maiatzaren 26an.-Alkatea, Salvador Garín Zabala.

Iragarkiaren kodea: L0808557