71. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

1550/2008 EBAZPENA, maiatzaren 12koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrazio publikoko teknikari (arlo juridikoa) izateko 51 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi eta langileen batzordeak epaimahaian izanen dituen ordezkariak izendatzen dituena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, martxoaren 10eko 761/2008 Ebazpenaren bitartez (2008ko 41. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, martxoaren 31koa), deialdia onetsi zuen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrazio publikoko teknikari (arlo juridikoa) izateko 51 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko.

Eskaerak aurkezteko epea bukatuta eta izangai bat ere baztertu ez denez, lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 36. artikuluko 4. idatz-zatian xedatutakoari jarraituz, bidezkoa da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onestea.

Bidezkoa da, halaber, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak epaimahaia osatzeko proposaturiko kideak izendatzea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrazio publikoko teknikari (arlo juridikoa) izateko 51 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Administrazio Erroko Langileen Batzordeak epaimahaian aritzeko proposatu dituen ordezkariak izendatzea: Lourdes Moreno Santiago, mahaikide titular, eta Ander Pascual Ariz, ordezko mahaikide.

3. Ebazpen hau epaimahaikideei igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2008ko maiatzaren 12an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

ERANSKINA

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

Onartuak:

MORALES GORDO, ADOLFO

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: F0808182