71. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

GOIZUETA

Alkatearen ebazpena

Goizuetan, 2008ko maiatzaren 21ean.

Ikusirik Francisco del Valle Lersundi jaunak Goizuetako Udalaren 2008ko apirilaren 1eko osoko bilkuraren akordioaren aurka aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoa. Akordio honen bidez Franciso del Valle Lersundi jaunak eskatzen zuen katastro aldaketa ez da onartzen.

Ikusirik Goizuetako 3. poligonoko 63. lurzatia katastroan Luis Irizar Viquendi jaunaren izenean agertzen dela eta udal honetan bere helbiderik ez dela agertzen.

Ikusirik, berraztertzeko errekurtsoaren idatzian esaten denaren arabera, aipatutako lurzatia Zubiri familiak (Doroteo Loyarte Zubirik) lantzen duela oso aspalditik, landa akurapenaren erregimenean.

Ikusirik, Goizuetako Udalaren osoko bilkurak 2008ko apirilaren 1ean hartutako erabakiaren bidez, ezetsi egin dela Francisco Del Valle De Lersundi jaunak eskatutako katastro aldaketa, Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Lurralde Aberastasun Zerbitzuak egindako aurkako txostenean oinarrituta.

Ebazten dut

1. Aipatutako errekurtsoaren kopia bat eta bertan aipatzen diren dokumentuak Lurralde Aberastasun Zerbitzura bidaltzea, errekurtsoaren gainean dagokion txostena egin dezan.

2. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Prozedura Administratibo Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 112. artikuluak agintzen duen moduan, interesdunei entzute izapidetza onartzea, ebazpen hau Udaleko iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den biharamunetik hasi eta 15 egun balioduneko epez. Entzute izapidetza hau helbide ezagunik ez duen katastro titularrari ebazpen honen berri emateko da, espediente osoa Goizuetako Udalean dagoela jakinaraziz.

3. Doroteo Loyarte Zubiri jaunari ebazpen honen berri ematea, bere kasuan, 15 egun balioduneko epean, egoki deritzona alega dezan, espediente osoa Goizuetako Udalean dagoela jakinaraziz.

4. Berraztertzeko errekurtsoa ebazteko epea etetea, Lurralde Aberastasun Zerbitzuko txostena eta gertaera guztiak jasotzen dituen Beaumont Aristu abokatuen txosten juridikoa jaso bitartean.

5. Errekurtso jartzaileari ebazpen honen berri ematea.

Goizuetan, 2008ko maiatzaren 23an.-Alkatea, Miguel Jose Lekuona Salaberria.

Iragarkiaren kodea: L0808420