71. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARTZIBAR

Herrilarreen zuzeneko esleipena herritarren artean

Artzibarko Udalak, 2008ko apirilaren 3an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hamabortz eguneko epea irekitzea, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen dituzten bizilagunek, interesa badute, Gorraitz Artzibarko herrilarreen aprobetxamenduen esleipena eska dezaten (Bizkasunen alanbrez hesitutako aldea kenduta). Modalitatea herritarren arteko zuzeneko esleipena izanen da eta Udal Idazkaritzan diren baldintzei jarraituz eginen da.

Artzibarren, 2008ko maiatzaren 13an.-Alkatea, José Ignacio Videgáin Ibarra.

Iragarkiaren kodea: L0807531