71. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Kreditu bereziaren espedientea. Hasierako onespena

Batzar Nagusiak, 2008ko ekainaren 5eko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Ikusirik kreditu bereziaren espedientea, Mairagako Mankomunitearen hondakinen atala hainbat garraio gailuz hornitzeko kontratazioa egiteko.

Kontuan izanik kontu hartzailetzak horri buruz prestatu duen txostena, eta 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan xedatutakoa aplikatuz.

Honako hau erabaki da:

Lehendabizikoa.-Hasiera batean onestea kreditu gehikuntza baten espedientea, hirurehun eta berrogeita hamabi mila eurokoa.

Bigarrena.-Espedientea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta jendaurrean edukitzea 15 egun baliodunean, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Tafallan, 2008ko ekainaren 6an.-Alkatea, María Teresa Mañú Echaide.

Iragarkiaren kodea: L0808373