71. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

VALTIERRA

Aurrekontuetako aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesteko erabakia 2008ko 49. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, apirilaren 18an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Kreditu berezia sortzea.

Kontusaila: 1 1210020200. Izena: Eraikinak, aretoak eta bestelako eraikuntzak alokatzea Zenbatekoa: 20.200 euro.

Finantzabideak.

Kontusaila: 1 1210022603. Izena: Kontsultak, epaiak, legezko aholkularitza. Zenbatekoa: -10.100 euro.

Kontusaila: 1 4430022704. Izena: Hileta zerbitzuak eta ehorzketak. Zenbatekoa: -10.100 euro.

Valtierran, 2008ko maiatzaren 12an.-Alkatea, Alfonso Mateo Miranda.

Iragarkiaren kodea: L0807462