71. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Mankomunitatearen Burutzaren 6/2008 ebazpena, 2008ko maiatzaren 16koa

Izarbeibarko Mankomunitatearen buruak, datan adierazitako egunean, ebazpen hau eman du:

Ebazpena:

Izarbeibarko Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2007ko urriaren 29an egin bilkuran, Obanosko Santa Maria kaleko hornidura eta saneamendu sareak berritzeko proiektuaren 1. fasea onetsi zuen, hasiera eman zion desjabetze espedienteari eta hasiera batean onetsi zuen proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, eta dena jendaurrean jarri zuen hamabost egunean.

Proiektua eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, baita aurkeztu alegazioari emandako erantzuna ere, behin betiko onetsi zituen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak 2008ko apirilaren 7an; onespen horri loturik, onura publikoa eta okupatu beharra deklaratu zen. Behin betiko onespenaren erabakia 2008ko 61. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 16an.

Orobat, Nafarroako Gobernuak 2008ko maiatzaren 5eko erabakiaren bidez presakoa deklaratu zuen proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.

Beraz, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluari jarraikiz.

Ebatzi dut:

1. Proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, 2008ko ekainaren 24an Obanosko Herriko Etxean ager daitezen, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera, eta hala behar bada, behin betiko okupaziokoak.

2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua edota notarioa ekar ditzakete, haien kontura.

3. Itziar Calvo Oteiza, Jasone Goikoetxea Iriberri eta Alazne Sueskun Erauskin Administrazioko peritu izendatzea.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Obanosko Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratuko da; ukitutako titularrei banakako zitazio zedularen bitartez jakinaraziko zaie, eta adieraziko argitalpen hau Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako ere egiten dela, titularra ezezaguna edo helbide ezagunik gabea denean.

Garesen, 2008ko maiatzaren 16an.-Mankomunitateko burua, Pedro María Egea Ortiz.

ERANSKINA

Espedientea: Obanosko saneamendua.

Proiektua: "Hornidura eta saneamendu sareak berritzea Santa Maria kalean, Obanosen, Nafarroa, (1. fasea)".

Gaia: Obanosko udalerriko finkak okupatu aurreko aktak egiteko hitzordua.

Eguna: 2008ko ekainaren 24an.

Tokia: Obanosko Udaletxea.

OKUPATU AURREKO AKTAK EGITERA DEITUTAKOEN ZERRRENDA

Hitzordua: 10:00. Titularra: José M.ª Pérez Laborda Pérez Rada. Helbidea: Camino de la Cruz, 7; 31151 Obanos (Nafarroa); Westpreussenstr, 19; 81927 Munich (Alemania). Finkaren kodea: OB-03. Poligono zenbakia: 1. Lurzatiaren zenbakia: 481.

Hitzordua: 10:30. Titularra: M.ª Araceli Aranguren Ros. Helbidea: Castelló kalea, 59 4.a D; 28001 Madril (Madril). Finkaren kodea: OB-03. Poligono zenbakia: 1. Lurzatiaren zenbakia: 287.

Iragarkiaren kodea: L0807979