71. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

71/2008 EBAZPENA, maiatzaren 28koa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Foruzaingoko kabo izateko 30 lanpostu Nafarroako Polizia Kidegoetako eta udaltzaingoetako kideen artean kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi, behin-behineko zerrenda onesteko apirilaren 16ko 45/2008 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzendu, Iruñeko Udaltzaingoak epaimahaian izanen dituen ordezkariak izendatu eta lehenengo ariketa egiteko eguna finkatzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak abenduaren 27an emandako 151/2007 Ebazpenaren bitartez (2008ko 10. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, urtarrilaren 23koa), Nafarroako Foruzaingoko kabo izateko 30 lanpostu Nafarroako Polizia Kidegoetako eta udaltzaingoetako kideen arteko kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko deialdia eta bere arauak onetsi ziren.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak apirilaren 16an emandako 45/2008 Ebazpenaren bitartez (2008ko 53. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, apirilaren 28koa), Nafarroako Foruzaingoko kabo izateko 30 lanpostu Nafarroako Polizia Kidegoetako eta udaltzaingoetako kideen artean kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko deialdia eta bere arauak onetsi ziren.

Behin-behineko zerrenda onesteko, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak apirilaren 16an emandako 45/2008 Ebazpenean akats material bat atzeman da, izan ere, igoera txanda irekian Lizarrako Udaltzaingoko 16. agentea onartu baitzen, baina espedientetik ondorioztatzen da baztertuen zerrendan egon beharko lukeela, 3.b).3.1.3. oinarrian eskatzen den betebeharra ez baitu betetzen, hots, "Jatorrizko lanpostuan jarduneko zerbitzuan, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egotea". Horregatik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da ebazpen hura zuzentzea adierazi den moduan.

Deialdia egin duen organoaren aurrean erreklamazioak egiteko eta akatsak zuzentzeko epea bukatu delarik, 5. oinarrian ezarritakoarekin bat, bidezkoa da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Iruñeko Udaltzaingoak epaimahaian izanen dituen ordezkariak proposatu dituelarik, bidezkoa da haiek izendatzea.

Bestalde, deialdiko 7.3 oinarrian xedatutakoarekin bat, bidezkoa da lanpostuaren edukiari eta eginkizunei buruzko proba egiteko tokia, eguna eta ordua finkatzea.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudan eskurantzak erabiliz, azaroaren 5eko 235/2007 Foru Dekretuaren bidez eman zaion idazketaren arabera,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak apirilaren 16an emandako 45/2008 Ebazpenean atzemandako akats materialaren zuzenketa baimentzea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, izan ere, igoera txanda irekian Lizarrako Udaltzaingoko 16. agentea onartu baitzen, baina espedientetik ondorioztatzen da baztertuen zerrendan egon beharko lukeela, 3.b).3.1.3. oinarrian eskatzen den betebeharra ez baitu betetzen, hots, "Jatorrizko lanpostuan jarduneko zerbitzuan, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egotea".

2. Nafarroako Foruzaingoko kabo izateko 30 lanpostu Nafarroako Polizia Kidegoetako eta udaltzaingoetako kideen artean kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Zerrenda eranskinean ageri da.

3. Iruñeko Udaltzaingoak epaimahaian izateko proposatu dituen ordezkariak izendatzea: Javier Arteta Górriz jauna, mahaikide titular gisa, eta Javier Arrobarren Barrena jauna, ordezko mahaikide gisa.

4. Deialdiko 7. oinarriko 3. puntuan adierazten den proba, lanpostuaren gaineko edukiari eta eginkizunei buruzkoa, 2008ko ekainaren 14an egonen da, goizeko 11:00etan, Baluarte Kongresuen Jauregi eta Auditorioan (Baluarteko plaza, zk.g., Iruña).

Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea, gidabaimena edo lanbidearen txartela eta punta lodiko bolaluma beltza aldean dituztela agertu beharko dute.

Nortasuna adierazi den bezala frogatzen ez duten izangaiak ez dira probak egitera onartuko eta, hortaz, deialditik baztertuko dira.

5. Ebazpen hau mahaikideei igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2008ko maiatzaren 28an.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Ignacio Bandrés Urriza.

ERANSKINA

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

a) Onartutako izangaiak:

.Barne igoerako txanda

Foruzaingoko kideak, zenbaki hauek dituztenak: 178, 195, 206, 217, 222, 223, 237, 246, 277, 283, 292, 294, 301, 307, 324, 338, 346, 347, 353, 362, 366, 370, 371, 372, 375, 381, 385, 386, 390, 392, 396, 399, 402, 404, 408, 410, 415, 417, 419, 421, 424, 429, 436, 437, 442, 448, 457, 470, 472, 473, 475, 484, 486, 503, 508, 510, 511, 519, 520, 521, 522, 523, 528, 530, 531, 532, 533, 536, 537, 538, 539, 545, 546, 547, 549, 550, 555, 556, 558, 560, 562, 564, 566, 568, 571, 573, 581, 582, 584, 585, 598, 601, 606, 612, 615, 622, 623, 624, 629, 634, 637, 641, 643, 648, 650, 651, 652, 653, 654, 658, 659, 660, 662, 669, 670 eta 672.

.Igoera txanda irekia:

-Altsasuko Udala: 4 zenbakia duen udaltzaina.

-Barañaingo Udala: 7, 14, 15 eta 21 zenbakiak dituzten udaltzainak.

-Beriaingo Udala: 4 zenbakia duen udaltzaina.

-Berriozarko Udala: 9, 10 eta 12 zenbakiak dituzten udaltzainak.

-Burlatako Udala: 31 eta 34 zenbakiak dituzten udaltzainak.

-Cascanteko Udala: 8 zenbakia duen udaltzaina.

-Cintruenigoko Udala: 18, 19, 21, 22 eta 26 zenbakiak dituzten udaltzainak.

-Corellako Udala: 15 zenbakia duen udaltzaina.

-Lizarrako Udala: 23 zenbakia duen udaltzaina.

-Fontellasko Udala: 1 zenbakia duen udaltzaina.

-Noaingo Udala: 4 eta 9 zenbakiak dituzten udaltzainak.

-Iruñeko Udala: 36, 45, 63, 93, 115, 119, 206, 230, 262, 265, 279, 287, 295, 299, 309, 314, 320, 330, 332, 335, 340, 366, 367, 401, 405, 406, 408, 409, 411, 412, 413, 430, 432, 445, 459, 477, 479, 482, 484, 485, 487, 508, 510, 511 eta 570 zenbakiak dituzten udatzainak.

-Azkoiengo Udala: 2 eta 7 zenbakiak dituzten udaltzainak.

-Zangozako Udala: 4, 5 eta 6 zenbakiak dituzten udaltzainak.

-Tafallako Udala: 13, 22, 28 eta 31 zenbakiak dituzten udaltzainak.

-Tuterako Udala: 260984, 390988, 550492, 560492, 630103, 660103 eta 680903 zenbakiak dituzten udaltzainak.

-Eguesibarko Udala: 11, 13, 27 eta 28 zenbakiak dituzten udaltzainak.

-Vianako Udala: 2 zenbakia duen udaltzaina.

-Atarrabiako Udala: 5, 8 eta 15 zenbakiak dituzten udaltzainak.

-Zizur Nagusiko Udala: 3, 6, 7, 10, 12 eta 18 zenbakiak dituzten udaltzainak.

-Nafarroako Gobernua, Foruzaingoa: 690, 805 eta 856 zenbakiak dituzten foruzainak.

b) Baztertutako izangaiak:

.Barne igoerako txanda, Foruzaingoko kideak:

a) Deialdiko 3. oinarriaren 3.1. puntuko a) 1. idatz-zatian xedatutako betebeharra ez betetzeagatik: Gutxienez 3 urteko antzinatasuna izatea Nafarroako foruzain gisa: 690, 698, 805, 856 eta 904 zenbakiak dituzten foruzainak.

.Igoera txanda irekia:

a) Deialdiko 4. oinarriaren 4.3. puntuko d) idatz-zatian xedatutako betebeharra ez betetzeagatik: Segurtasun Eskolak emandako ziurtagiria, interesdunak eskola horrek emandako Polizia izateko beharrezko Oinarrizko Ikastaroa gainditu duela frogatzen duena. Uharteko Udala: 1 zenbakia duen udaltzaina.

b) 4. oinarriaren 4.3. puntuko b) idatz-zatian xedatutakoa betez, organo eskudunak emandako ziurtagiria ez aurkezteagatik, izangaiak Nafarroako Polizia Kidego bateko kide bezala lanpostuaren jabetza hartu zen egunetik gutxienez 3 urteko antzinatasuna duela frogatzen duena. Iruñeko Udala: 93 eta 405 zenbakiak dituzten udaltzainak.

c) Deialdiko 4. oinarriaren 4.3. puntuko c) idatz-zatian xedatutako betebeharra ez betetzeagatik: lanpostuaren jabetza hartu zen egunetik udaltzain lanetan gutxienez 3 urteko antzinatasuna egiaztatua izatea. Milagroko Udala: 313320 zenbakia duen udaltzaina.

d) Deialdiko 3. oinarriaren 3.1. puntuko d) idatz-zatiko 1. eta 3. zenbakietan xedatutako betebeharra ez betetzeagatik: Nafarroako Polizia Kidegoetako polizia lanpostu batean jarduneko zerbitzuan, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egotea. Lizarrako Udala: 16 zenbakia duen udaltzaina.

Iragarkiaren kodea: F0808463