71. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Carterpilar pala kargatzailea, 953 B modelokoa, enkantean

Mairagako Mankomunitateak, Toki Administrazioari buruzko Foru Legean eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduan xedatutakoari jarraituz, enkante irekian jartzen du Carterpilar pala kargatzaile bat, 953 B modelokoa.

Hasierako prezioa 57.000 eurokoa da.

Lizitatzaileek proposamen bakarra egiten ahal dute 18 egun naturalean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Mankomunitatearen bulego orokorretan eginen da enkantea, Tafallako San Salbador kaleko 11-behean, alegia, eskaintzak aurkezteko azken egunetik aitzina seigarren egun balioduneko 09:00etan.

Enkantea arautzen duen baldintza agiria interesdunen eskura dago Mankomunitatearen bulego orokorretan eta Nafarroako Kontratazio Atarian argitara emandako iragarkian.

Tafallan, 2008ko maiatzaren 21ean.-Mankomunitateko burua, María Teresa Mañú Echaide.

Iragarkiaren kodea: L0808104