71. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

IRUÑA

Laborategiko teknikari espezialisten deialdia

Deialdia, laborategiko teknikari espezialisten lanpostuak, hautaproben bitartez eta prestakuntzako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrenda osatzeko, Iruñeko Udalean sortzen diren beharrei erantzutearren.

Iruñeko Udalaren Lehendakaritzako Alorreko zuzendariak deialdia onetsi zuen 2008ko maiatzaren 7an; hona hemen oinarriak:

OINARRIAK

Lehenbizikoa.-Deialdia egin da, laborategiko teknikari espezialisten lanpostuak, hautaproben bitartez eta prestakuntzako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrenda osatzeko, betiere Iruñeko Udalean sortzen diren beharrei erantzutearren.

Bigarrena.-Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Izangaiek, eskaerak aurkezteko epea burutzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko izatea, D edo E maila edo taldekoa.

b) Lanpostuan gutxienez hiru urteko zerbitzualdia benetan egina izatea.

c) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

d) Eskaerak aurkezteko epea burutzen den egunean Bigarren Mailako Lanbide Heziketako titulua izatea, Osasun Adarra-Laborategiko espezialitatean, Diagnostiko Klinikoko Laborategian goi mailako teknikaria, edo balio berekoa.

2.2. Baldintza guztiak bete beharko dira eskabideak aurkezteko epea burutzen den egunerako, eta dei egiten zaienean eta prestakuntzak diraueino.

Hirugarrena.-Hautapen prozesuaren bilakaera eta balorazioa.

3.1. Proba teoriko edo/eta praktiko baten edo batzuen bidez eginen da hautaketa, deialdiko II. eranskinean bildutako gai-zerrendarekin lotutakoak betiere.

Proba egiteko gehieneko denbora epaimahaiak zehaztuko du, hasi aitzin.

3.2. Ariketaren balorazioa 50 puntukoa izanen da gehienez ere, eta gehieneko puntuazioaren erdia, hau da, 25 puntu gutxienez, lortzen ez duten izangaiak kanpoan geldituko dira.

3.3. Probarako deialdi bakarra eginen da, eta izangaiak nortasun agiri nazionala aldean dutela azalduko dira. Agertzen ez diren izangaiak baztertuko dira.

Laugarrena.-Prestakuntzarako izangaiendako deia.

Izangaiendako deia eta, behar bada, prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeraren deklarazioa indarra duen legerian ezarritakoaren arabera eginen da.

Bostgarrena.-Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Seigarrena.-Eskabideak.

6.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Iruñeko Udaleko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira, Merkatuko kalean, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legeko 38. artikuluaren 4. idatz-zatian aipatzen diren aukeretako edozein erabiliz.

Eskabideak bete beharko dira I. eranskineko ereduaren arabera, zeina eskuratzen ahalko baita Iruñeko Udalaren Laguntza Bulegoan, Merkatuko kalean, edo Internet bidezko www.pamplona.es gunean, edo, bertzenaz, aldizkari ofizialetik bertatik hartuta, argitaratzen denean. Haietan, zein espezialitatetan hartzen den parte adieraziko da.

Parte hartzeko eskabidean, izangaiek adierazi behar dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Era berean, parte hartzeko eskabideari erantsi beharko diote baldintza gisa eskatutako tituluaren fotokopia.

Aski justifikaturik dauden ezinbertzeko kasuetan izan ezik, aipatutako agiri horiek aurkezten ez dituztenek ezin izanen dute deialdian parte hartu, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, euren eskabidearen faltsukeria dela eta, legokiekeen erantzunbeharra galarazi gabe.

Zazpigarrena.-Behin-behineko zerrendak.

Eskaerak aurkezteko epea burututakoan, Lehendakaritzako Alorrak jendaurrera aterako du ebazpen honen bidez onetsitako deialdiko izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, Iruñeko Udalaren iragarki oholean (Merkatuko plazan, Udaletxearen gibelaldean).

Egun horretatik aitzina, izangaiek bortz egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta eskabidean egindako akatsak zuzentzeko.

Zortzigarrena.-Behin betiko zerrendak.

Erreklamazioak aurkezteko epea burutu eta haiek ebatzi ondoan, Lehendakaritzako Alorreko zuzendariaren ebazpen baten bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi eta Iruñeko Udalaren iragarki oholean edukiko da jendaurrean, ebazpen honetan aipatzen diren hautaprobak egiteko eguna eta tokia adierazita.

Onartuen zerrendetan agertzea ez da aski deialdietan eskatutako baldintzak betetzen direla onartzeko. Dei egiten zaienean izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa edo administrazioak bere eskuetan daukana aztertutakoan, baldintzaren bat betetzen ez dela ohartuz gero, interesdunek deialdi hauetan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

Bederatzigarrena.-Epaimahaia.

9.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: José Iribas Sanchez de Boado, Lehendakaritza, Hezkuntza eta Gazteriako zinegotzi delegatua, edo berak aukeratzen duen ordezkaria.

Mahaikidea: Desiderio Alvarez Marques, Garapen Iraunkorreko Alorreko mikrobiologoa.

Mahaikidea: Iñaki Etxarri López, Garapen Iraunkorreko Alorreko botikaria.

Mahaikidea: langileen ordezkari bat, orotariko batzorde paritarioetan diharduten sindikatuek izendatu beharrekoa.

Mahaikide idazkaria: José María Lainez Gabari, Garapen Iraunkorreko Alorreko botikaria.

9.2. Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aipatzen diren abstentzio arrazoietako bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek ezin izanen dute epaimahaian parte hartu, eta Lehendakaritza Alorreko Zuzendaritzari eman beharko diote horren berri.

Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, inguruabar horietako bat izaten denean.

Mahaikideek parte ez hartzeko eta haiek errefusatzeko legez ezarritako arrazoiak izateagatik epaimahaia aldatzen bada, jakinarazi eginen da, izangai onartu eta baztertuen zerrendekin batera.

9.3. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.

9.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdi hauen arauak ulertu eta aplikatzeko moduaz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

9.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake probarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta epaimahaiari horietan bakarrik emanen diote laguntza.

Hamargarrena.-Probak gainditzen dituztenen zerrenda.

10.1. Proben kalifikazioa buruturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du Iruñeko Udalaren iragarki oholean eta ariketa egin den tokian probak gainditu eta prestakuntzarako egoera berezian dauden izangaien zerrenda, lortutako azken puntuazioaren hurrenkeran, eta Lehendakaritzako Alorreko zuzendariari helaraziko dio, baita hautapen prozesuaren espediente osoa ere, onets dezan.

10.2. Puntuetan berdinketarik gertatuz gero, kasuan kasuko deialdian eskabideak aurkezteko epea burutzen den egunean izangaiek aitorturik daukaten antzinatasunaren arabera erabakiko da. Berdinketak jarraituz gero, zozketa bidez erabakiko da. Zozketa Lehendakaritzako Alorrean eginen da eta bertara deituko zaie ukitutako izangaiei.

Hamaikagarrena.-Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetakoren bat aurkezten ahalko da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik aitzina.

Epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik aitzina.

Iruñean, 2008ko maiatzaren 7an.-Lehendakaritza Alorreko zuzendaria, Julio Sucunza Azcona.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena:

Adinez nagusia:

N.A.N./Nortasun agiria:

Jaioteguna (eguna/hilabetea/urtea):

Non sortua (udalerria/probintzia):

Nazionalitatea:

Egungo helbidea (karrika, zenbakia, eskailera, solairua):

Posta kodea/Herria:

Telefonoa:

Sakelako telefonoa:

Honako hau azaltzen dut:

Deialdian eskatzen den titulua badudala, eta oraingo jarduneko egoerarako dudanetik ezberdina dela.

Eskabideak aurkezteko epea burutzen den egunean, behar diren baldintza guztiak betetzen ditudala.

Eskatzen dut:

f Onartua izatea Iruñeko Udalaren zerbitzuan laborategiko teknikari espezialisten lanpostuak, hautaproben bitartez eta prestakuntzako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrenda osatzeko deialdian (......... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, ...... egunean argitaratua).

Datuen babesa. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoan ezarritakoa betetzeko, aditzera ematen zaizu inprimaki honetan ematen diren datu pertsonalak hautapen prozeduran Udalak dituen eskumenetan aritzeko baizik ez direla erabiliko eta Iruñeko Udalaren datu basea osatzen duten fitxategiei batuko zaizkiela. Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta horien aurka jotzeko eskubideak Iruñeko Udalari zuzendurik erabiltzen ahalko dituzu, Erregistro Orokorrera joz (Merkatuko karrika, 7-9, 31001-Iruña).

Iruñean, 20....ko .............aren ............(e)an.

(Sinadura)

Oharra.-Eskabidearekin batera, deialdian eskatzen den titulazioaren fotokopia ekarri.

II. ERANSKINA

1. zatia.-Kimika.

1.1.-Analisi grabimetrikoa: oinarri teorikoak; eragiketa orokorrak. Aplikazioak, elikagaien azterketan.

1.2.-Analisi bolumetrikoa: oinarri teorikoak; eragiketa orokorrak. Azido-base bolumetriak; adierazlea hautatzea. Aplikazioak, uraren eta elikagaien azterketan.

1.3.-Analisi bolumetrikoa: prezipitazioko bolumetriak, konplexuen formazioko bolumetriak, redox bolumetriak. Aplikazioak, uraren eta elikagaien azterketan.

1.4.-Turbidimetria: oinarri teorikoak; tresnak; aplikazioak, uraren eta elikagaien azterketan. Errefraktometria: oinarri teorikoak; tresnak; aplikazioak, uraren eta elikagaien azterketan.

1.5.-Absortzioko espektrofotometria UV-ikusgarria: oinarri teorikoak; tresnak; aplikazioak, uraren eta elikagaien azterketan.

1.6.-Absortzio atomikoko espektrofotometria: oinarri teorikoak; tresnak; aplikazioak, uraren eta elikagaien azterketan.

1.7.-Konduktimetria: oinarri teorikoak. Aplikazioak, uraren azterketan. Potentziometria: oinarri teorikoak. Aplikazioak, uraren azterketan.

1.8.-Kromatografia: oinarri teorikoak. Kromatografia paperean, kromatografia geruza mehean, kromatografia zutabean. Aplikazioak, elikagaien azterketan.

1.9.-Presio handiko isurkinen kromatografia (HPLC): oinarri teorikoak; tresnak; zutabe motak; detektore motak. Aplikazioak, uraren eta elikagaien azterketan.

1.10.-Gasen kromatografia: oinarri teorikoak; tresnak; zutabe motak; detektore motak. Aplikazioak, uraren eta elikagaien azterketan.

2. zatia.-Mikrobiologia.

2.1.-Materialen eta laginen erabilera Mikrobiologiako laborategian. Esterilizazio bideak (beroa, iragazpena,erradiazioa); aplikazioak.

2.2.-Hazkuntzarako baliabideen prestakuntza. Erabili beharreko sistemak. Baliabide orokorrak, aberasteko baliabideak, baliabide hautakorrak, baliabide bereizgariak. Oinarriak eta adibideak.

2.3.-Uretako mikroorganismoen zenbaketa. Mintz bidez iragaztekobidea. Hazkuntza anaerobiosian.

2.4.-Elikagaietako mikroorganismoen zenbaketa. Laginaren prestakuntza. Diluazioen prestakuntza. Hazkuntza anaerobiosian.

2.5.-Bakterien isolamendua eta identifikazioa. Plakan eta hobian ereiteko metodoak. Erreakzio biokimikoen bidezko identifikazioaren oinarri orokorrak.

2.6.-Uraren mikrobiologia: aerobioak, koliformeak eta Escherichia Coli-ak zenbatzeko metodoak.

2.7.-Uraren mikrobiologia: enterokokoak, Clostridium perfringens-ak eta pseudomonas aeruginosak zenbatzeko metodoak.

2.8.-Elikagaien mikrobiologia: aerobio mesofiloak, enterobakteriazeak, koliformeak eta Escherichia Coli-ak zenbatzeko metodoak.

2.9.-Elikagaien mikrobiologia: Staphylococcus aureus-ak, klostridio sulfitoerreduktoreak, lizunak eta legamiak.

2.10.-Elikagaien mikrobiologia: E. coli, Staphylococcus aureus, Listeria monocytogenes eta Salmonella sp-en ausentzia/presentzia ikertzeko metodoak.

Iragarkiaren kodea: L0807387