71. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

MURCHANTE

Aldaketa 2008ko plantilla organikoan

Murchanteko Udalak, 2008ko apirilaren 30ean egin osoko bilkuran, aho batez hartu zuen erabakia 2008ko plantilla organikoa hasiera batean aldatzeko, modu honetan:

Lehendabizikoa.-Ikusita Nafarroako administrazio publikoetako funtzionarioen lansari osagarriak egokitzen dituen martxoaren 17ko 18/2008 Foru Dekretuan xedatutakoa, eta Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen enpleguko 2006ko eta 2007ko baldintzei buruz Administrazioaren eta sindikatuen artean sinatu akordioa betez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikulua aztertuta, aurrekontu bat indarraldian dela plantillan aldaketak egiteko, aurrekontua aldatzeko ezarritako tramiteak bete beharko direla baitio, Lehendakaritzak erabaki hau hartzeko proposatu dio Osoko Bilkurari:

1. Hasiera batean onestea Murchanteko Udalaren plantilla organikoko aldaketa hau 2008ko ekitaldirako, eragina 2007ko urtarrilaren 1etik aitzina izanik; alegia, lanpostuko osagarria handitzea funtzionarioei eta funtzionarioen hitzarmenari atxikitakoei ondotik aipatzen den moduan:

-A maila: %3,72.

-B maila: %3,57.

-C maila: %3,36.

-D maila: %2,99.

-E maila: %3,21.

2. Lanpostu hauek 2008ko plantilla organikoan sartzea, ondotik aipatzen den moduan:

-Kirol eta kultur koordinatzaile bat. C maila. Oposizio-lehiaketa.

-Lantaldeko 2 ofizial lanpostu. D maila. Oposizio-lehiaketa.

-Obretako arduradun lanpostu bat. C maila. Oposizio-lehiaketa murriztua.

-Zerbitzu anitzetako 2 arduradun lanpostu. Oposizio-lehiaketa murriztua. C maila.

Iraungitzeko, lanpostu hauek:

-Zerbitzu anitzetako 3 enplegatu lanpostu. D maila.

Bigarrena.-Espedientea jendaurrean edukitzea Udalaren Idazkaritzan 15 egun baliodunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean iragarkia jarri ondotik, bizilagun edo interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Hirugarrena.-Aditzera ematea aurreko lerroaldean aipatu tramitean ez bada erreklamazio edo alegaziorik aurkezten, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko dela, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraituz.

Murchanten, 2008ko maiatzaren 2an.-Alkate udalburua, Carlos Villafranca González.

Iragarkiaren kodea: L0807500