71. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

BUÑUEL

Plantilla organikoan egindako aldaketa. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 236. artikuluan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluari loturik, xedatutakoari jarraituz, eta jendaurreko epea alegaziorik gabe iraganik, behin betiko onesten da 2007ko ekitaldiko plantilla organikoan egin den aldaketa, eta argitara ematen. Hasierako onespenaren erabakia 2007ko 51. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, apirilaren 23an.

Buñuelen, 2007ko maiatzaren 14an.-Alkatea, Santiago Mayayo Chueca.

2007KO EKITALDIKO PLANTILLA ORGANIKOAN EGINDAKO ALDAKETA

Kontu-hartzaile lanpostua sortzen da Buñuelgo Udalbatzan.

Lanpostuaren izena: kontu-hartzailea. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Lanaldia: osoa. Maila: B. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

Iragarkiaren kodea: L0808060