71. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

BORTZIRIETAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Arreta eta orientabide sozialeko programarako gizarte laneko diplomadun izateko lanpostua, oposizio-lehiaketa bidez, lan kontratu finkoarekin eta lanaldi osoan hartzeko deialdia. Izendapen proposamena

Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuko 31. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, Arreta eta orientabide sozialeko programarako gizarte laneko diplomadun izateko lanpostua oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko epaimahaiak, Alizia Sagaseta Irigoien izendatzeko proposamena egin du, hura izan baita puntuaziorik handiena lortu duen izangaia.

Izangai proposatuak 15 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, deialdiko 10.2 oinarrian aipatu agiriak ekartzeko (deialdia 2008ko urtarrilaren 23an, 10. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen).

Etxalarren, 2008ko maiatzaren 26an.-Lehendakaria, Patxiku Irisarri Elizagoien.

Iragarkiaren kodea: L0808348