71. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

MELIDA

Zinegotzien ordainsariak

Melidako Udalak, 2008ko otsailaren 6an egin osoko bilkuran, besteak beste, erabaki hau hartu zuen:

"Alkateak osoko bilkuran agertu du uko egiten diola, Udal honetako alkate gisa, duen dedikazio partzialeko araubideari Gizarte Segurantzan kotizatuta, eta Melidako Udalaren orain arteko ordainsarien sistema aldatzeko planteatu die zinegotziei. Aztertu ondoren, aho batez erabaki da:

1.-Udal honetako alkate gisa zuen dedikazio partzialeko sistemari egindako ukoa onartzea, 2007ko abenduaren 31tik, hain zuzen. Ondorioz, Gizarte Segurantzaren kotizazio araubidetik kentzeko tramitea eginen da.

2.-2008ko urtarrilaren 1etik aitzina, zinegotziek eta alkateak hurrengo kontzeptuen ondoriozko ordainsariak izanen dituzte:

-Osoko bilkura bakoitzean parte hartzeagatik, 151 euro, eta 906 euro urtean, gehienez ere. Diru kopuru horiek gastu gisa ordainduko dira eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergatik salbuetsirik geldituko dira, 22/1998 Foru Legearen 14. artikuluarekin bat.

-Alkatea edo bere ordezkaria Udaletxera lanera joategatik, 50,50 euro egunean; hilean 15 egunez, gehienez ere. PFEZri buruzko abenduaren 30eko 22/95 Foru Legearen 14. artikulua aplikatuz, diru kopuru horren %70eko portzentajea tributazio gabeko gastua izanen da eta gainerakoa, %30a, zerga horri lotua egonen da.

3.-Alkatearentzat nahiz zinegotzientzat ezarritako ordainsariak urtero eguneratzea, erakunde eskudunek Nafarroarako onetsitako IPK aplikatuz.

4.-Udalbatzako kide guztiek kalte-ordainak jasotzeko eskubidea dute karguan aritzeagatik eragindako gastuengatik; betiere, gastu horiek behar bezala baimendu eta justifikatzen badira, eta Nafarroako Administrazio Publikoetako langileentzat urtero ordainsarien arloan ezartzen diren baldintza eta zenbatekoen arabera.

5.-Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, jakinarazpenaren ondoko hilabetean.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita."

Melidan, 2008ko maiatzaren 12an.-Alkatea, Francisco Jaso.

Iragarkiaren kodea: L0807459