71. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IRUÑA

Avanco, S.A.: Aldaketa Buztintxuriko plan partzialean, Udal Planeko A, U.I. II poligonoko 21 eta 22. unitateei dagokienez

Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2007ko maiatzaren 6an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 06-MAY-08 (4/UV).

"Espedienteko agiriak ikusirik, eta Udalaren hirigintza gerentziako zerbitzu tekniko-juridikoen 2008ko apirilaren 14 eta 18ko txostenekin bat, hau erabaki da:

1. Hasiera batean onestea aldaketa Buztintxuriko plan partzialean, Udal Planeko A, U.I. II poligonoko 21 eta 22. unitateei dagokienez, Avanco, S.A.k aurkeztua.

2. Behin betiko onespenaren aitzin, testu bategina aurkeztu beharko da, araudian txertaturik geldi dadin zer neurri hartuko diren oinarrizko unitate hauetarako plan partzialean aurreikusten diren eraikigarritasunetik eta aprobetxamendutik goiti ez egiteko. Bertze neurri batzuen artean, sar liteke erabilera publikoko zortasuna duten azalera libre pribatuak handitzea.

3. Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, eta orobat Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan iragarkiak paratzea."

Iruñean, 2008ko maiatzaren 12an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0807530