71. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

OLTZA ZENDEA

Udalaren kirol instalazioen erabilera arautzen duen ordenantzako aldaketa. (Tarifa eta prezio publikoen ordainarazpena). Hasierako onespena

Oltza Zendeako Udalak, 2008ko maiatzaren 8an egin bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

"Lehendabizikoa.-Hasiera batean onestea Oltza Zendeako Udalaren kirol instalazioen (Abajitabidea kiroldegia Ororbian, Berokizelaia kiroldegia Aratzurin eta Mostazulo pilotalekua Asiainen) erabilera eta haien tarifa eta prezio pubikoak arautzen dituen ordenantzako aldaketa. Espedientean jaso dira puntuak eta testua, behar bezala eginbidetuta.

Bigarrena.-Espedientea jendaurrean edukitzea hogeita hamar eguneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean iragarkia jarri ondotik, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Hirugarrena.-Jendaurreko aldia alegazio, kexa edo oharrik gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsitzat emanen da, eta osorik argitaratuko da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Oltza Zendean, 2008ko maiatzaren 13an.-Alkatea, Jose María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L0807466