71. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

188/2008 FORU AGINDUA, maiatzaren 7koa, Gizarte Ongizate, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, Nafarroako Kirolaren Kontseiluko kideak izendatzen dituena.

Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legearen 8. artikuluak Nafarroako Kirolaren Kontseilua sortu zuen, Foru Komunitateko Administrazioak kontsulta egin eta aholku hartzeko organo kolegiatuaren izaerarekin, kirolari eta Nafarroan kirola garatzeko gizartearen parte-hartzeari buruzko gaietarako.

Foru lege horren 9. artikuluan xedatzen denez, Nafarroako Kirolaren Kontseilua Foru Komunitateko kirol administrazioari atxikirik egonen da organikoki. Era berean, ezartzen da organo horren osaera, antolamendua eta funtzionamendua erregelamendu bidez arautu beharko direla.

Otsailaren 26ko 15/2007 Foru dekretuak Nafarroako Kirolaren Kontseiluaren osaera, antolamendua eta funtzionamendua arautzen du.

Zehazki dekretu horren 6. artikuluak Nafarroako Kirolaren Kontseiluak hogeita hamabi kide izanen dituela ezartzen du, eta Foru Komunitateko kirol administrazioari esleitutako eskumenak betetzen dituen erakunde autonomoa atxikia duen departamentuko titularrak izendatuko dituela, hurrengo ataletan banatuak:

-Foru Komunitateko Administrazioaren ordezkari diren berezko kideak.

-Beste administrazio publiko batzuetako eta kirol eta gizarte arloko erakundeen ordezkari diren kideak.

-Nork bere buruaren ordezkari dituen kideak.

Nafarroako Kirolaren Kontseiluko ordezkari kideak izendatzeko aurreikusitako prozedurari jarraitu zaiola Idazkaritza Nagusiaren Zerbitzuaren eta Kide Anitzeko Organoen txostena ikusirik.

Kontuan izanda izendatutako kideek idatziz aurkeztu dutela kargua onartu izana.

Horrenbestez, abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez, irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez eta Nafarroako Kirolaren Kontseiluaren osaera, antolamendua eta funtzionamendua arautzen duen irailaren 3ko 15/2007 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. 15/2007 Foru Dekretuko 7. artikuluan ezarritakoarekin bat, Nafarroako Kirolaren Kontseiluko berezko kide izendatzea hurrengo hauek:

-María Isabel García Malo andrea, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, Nafarroako Kirolaren Kontseiluko buru gisa.

-José Javier Esparza Abaurrea jauna, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Nafarroako Kirolaren Kontseiluko buruorde gisa

-Teresa Aranaz Jiménez anderea, Hezkuntza Departamentuko Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia.

-Ignacio Arbeloa Freire jauna, Kirol zuzendariordea.

-José Ramón Santesteban Uriz jauna, Kirol Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria.

-Emilio Millor Borda jauna, Entitateen eta Kirol-errendimenduaren Ataleko burua.

-Primitivo Sánchez Sanz jauna, Kirola Sustatzeko Ataleko burua.

-Esteban Gorostiaga Ayestarán jauna, Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroko zuzendaria.

2. 15/2007 Foru Dekretuaren 8.1 artikuluarekin bat, ordezkatzen dituzten entitateek proposatuta, beste administrazio publiko batzuetako eta kirol eta gizarte arloko erakundeen ordezkari diren kideak:

-Berta Echavarri Bidegain andrea, Gorputz Hezkuntzako eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Lizentziadunen Elkargo Ofizialaren ordezkaria.

-Jesús María García Antón jauna, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko kidea.

-Camino Oslé Guerendiain andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ordezkaria.

-Javier Trigo Oubiña jauna, Nafarroako Unibertsitateko ordezkaria.

-Javier Izu Otermin jauna, Nafarroako Kirol Prentsa Elkarteko ordezkaria.

-Félix Ceberio Balda jauna, Nafarroako Kirol Sendagileen Elkarteko ordezkaria.

3. 15/2007 Foru Dekretuaren 8.2 artikuluarekin bat, aurkeztutako hautagaitzen artean Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak izendatutako beste administrazio publiko batzuetako eta kirol eta gizarte arloko erakundeen ordezkari diren kideak:

-Ernesto de Goñi Desojo jauna (Iruñeko Udaleko kirol teknikaria) eta Luis Morales Cerdán jauna (Cortesko Udaleko kirol teknikaria), udaletako kirol zerbitzuetako teknikariak ordezkatuz.

-Luis Pardo Rubio jauna (Nafarroako eskubaloi federazioa), José Luis Díez Díaz jauna (Nafarroako futbol federazioa), Marta Puente Iñigo andrea (Nafarroako badminton federazioa) eta Miguel Angel Pozueta Uribe-Echeverría (Nafarroako pilota federazioa ), Nafarroako kirol federazioen izenean.

-Javier Labairu Elizalde jauna (S.C.D.R. Anaitasuna), Rafael Pérez Rivas jauna (C.A. Hiru Herri), José Antonio Arregui Sarasa jauna (M.R.A. Xota) eta Andoni Mendoza Magallón jauna (C.D. Ursulinas), kirol kluben izenean.

4. 15/2007 Foru Dekretuaren 8.2 artikuluarekin bat, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak hautatutako kideak izendatzea, nork bere buruaren ordezkari:

-Miguel Indurain Larraya jauna eta Cristina Torrens Valero andrea, beren ospea, esperientzia eta Nafarroako kirolarekin duten lotura dela eta.

-Marta Mendía Valencia andrea, María Carmen Rubio Larrión andrea, Rubén Beloki Iribarren jauna eta Javier Eseverri Barace jauna, goi mailako kirolariak.

-María Angeles Urmeneta Torres andrea (Taekwondo) eta Alberto Undiano Mallenco jauna, kirol teknikaria eta nazioarteko futbol arbitroa, hurrenez hurren, biak jardunean.

5. Nafarroako Kirolaren Kontseiluko idazkari izendatzea Ricardo Ruano Enériz jauna, Nafarroako Kirolaren Institutuko Idazkaritza Nagusiaren eta Kirolaren Kide Anitzeko Organoen Zerbitzuko zuzendaria.

6. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

7. Foru agindu hau jakinaraztea Nafarroako Kirolaren Institutuari, Idazkaritza Nagusiaren eta Kirolaren Kide Anitzeko Organoen Zerbitzuari, Kirol Zuzendariordetzari eta interesdunei, behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartaraztea foru aginduak ez duela bide administratiboa agortzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2008ko maiatzaren 7an.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

Iragarkiaren kodea: F0807471