71. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

NAFARROAKO LARRIALDIETAKO AGENTZIA. Iragarkia.

Nafarroako Larrialdietako Agentziaren zuzendari kudeatzailearen apirilaren 27ko 63/2007 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Larrialdietako Agentziaren zerbitzuko suhiltzaile izateko 21 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2007ko 64. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 23an.

Hori dela eta, Pablo Guimerá Garcíak eta Daniel Vizcay Goñik gora jotzeko errekurtso bana jarri dute deialdiko epaimahaiak lekualdatze lehiaketan emandako behin betiko emaitzen aurka. Horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluei jarraikiz, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak egin ditzaten, Nafarroako Larrialdietako Agentziaren Erregistroan aurkeztuta (Agoitz kalea, 35 bis, 3., Iruña).

Interesdunek jarri dituzten errekurtsoen kopia eskura dezakete Nafarroako Larrialdietako Agentziaren Erregistroan (Agoitz kalea, 35 bis, 3., Iruña).

Iruñean, 2008ko maiatzaren 8an.-Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendari kudeatzailea, David Sainz Jiménez.

Iragarkiaren kodea: F0807309