71. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

BERRIKUNTZA, ENPRESA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. Iragarkia.

Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuaren laugarren artikuluan xedatutakoari jarraikiz eta hartan ezarritako ondorioetarako, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuan, 2008ko maiatzaren 21eko 13:00etan, lanbide erakunde honen estatutuak aurkeztu zirela: Nafarroako joko aretoetako enpresaburuen elkartea ("Anesar-Navarra" anagraman). Elkarte horrek Nafarroako Foru Komunitatean dihardu eta dagokion lanbide eremuak eginkizun horietan aritu eta askatasunez eta nahita elkartzea erabakitzen duten enpresaburuak biltzen ditu.

Eraketa aktaren lehenbiziko bi sinatzaileak hauek dira: Teófilo Ruano Pérez (Valija Internacional, S.A.) eta Javier Navarro Gómez de Segura (Vinacego, S.L.).

Aditzera ematen da, interesdunei horren berri eman eta jakinaren gainean egon daitezen. Interesdunek horri buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahal dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta zortzi eguneko epean.

Iruñean, 2008ko maiatzaren 27an.-Lan Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.

Iragarkiaren kodea: F0808212