71. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA Ingurumen baimen integratuaren eta Ingurumen eraginaren adierazpenaren eskaera, Ganadería Las Bardenas, S.L.k egina.

Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen I. kapituluan xedaturikoa betez, aditzera ematen da ondoren aipatzen den espedientea jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko bulegoetan (Armada etorbidea, 2, Iruña), jendea hartzeko orduetan, jarduera horretan interesa dutenek azter dezaten eta, nahi izanez gero, bidezkotzat jotzen dituzten alegazio, iradokizun eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan.

Espedientea: 212/2008 Ebazpena, maiatzaren 5ekoa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana. Tramitazioa: Ingurumen baimen integratua eta Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa. Eskatzailea: Ganadería Las Bardenas, S.L. Jarduera: Esnetarako behien ustiategia eta biometanizazio planta. Tokia: La Corraliza de Tomillar y Piteo izeneko eremua. Udalerria: Caparroso.

Iruñean, 2008ko maiatzaren 5ean.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0807572