71. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Iragarkia.

795/2008 Ebazpena, martxoaren 10ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, administrari laguntzaile izateko lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdian, Administrazio Erroaren esparruan, probak gainditu bai, baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda eta azken-aurreko ariketa gainditu dutenena argitara eman eta deialdian eskatutako tituluak aurkezteko epea ezartzen duena.

María Cruz Fierro Gonzálezek gora jotzeko errekurtsoa jarri du ebazpen horren aurka. Hortaz, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluei jarraikiz, iragarki hau argitaratzen denetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkez ditzaten Erregistro Orokorrean (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña).

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2008ko maiatzaren 23an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0808122