71. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

1471/2008 EBAZPENA, maiatzaren 7koa, Enpresa zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatean enpresa banatzaileek hodi bidezko gas erregaiak hartzen dituzten instalazioak aldian-aldian aztertzeagatik kobratu behar dituzten tarifak ezartzen dituena.

Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiak abuztuaren 3an emandako 3839/2007 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean enpresa banatzaileek hodi bidezko gas erregaiak hartzen dituzten instalazioak aldian-aldian aztertzeagatik kobratu behar dituzten tarifak ezarri ziren.

Ebazpen honen 9. puntuan ezarri zen Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez eguneratuko zirela zenbatekoak, hodi bidezko gas erregaien enpresa banatzaileen aldez aurreko eskaerarekin.

Berriki, Gas Navarra S.A.k gehieneko prezio horiek 2007ko Kontsumoko Prezioen Indizearen arabera eguneratzeko eskatu du. Estatistikako Institutu Nazionalak %4,2an ezarri du indize hori.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Enpresa banatzaileek hodi bidezko gas erregaiak hartzen dituzten instalazioak aldian-aldian aztertzeagatik kobratu behar dituzten tarifak eguneratzea, eta horrela geldituko dira:

a) Gas naturala.

70 kW edo gutxiagoko instalazio hartzaile banakoak, 4 bar edo gutxiagoko presioa duten sareekin elikatuak:

-Erabiltzaile batzuendako instalazio komunik ez bada: 45,54 euro.

-Instalazio komunik bada: 53,43 euro (ikuskapena barne).

70 kW baino gehiagoko instalazio hartzaile banakakoak, kontsumoaren arabera:

-Urtean 5 GWh baino gutxiago kontsumitzen badira: 118,79 euro.

-Urtean 5-10 GWh kontsumitzen badira: 154,22 euro.

-Urtean 10-50 GWh kontsumitzen badira: 201,11 euro.

-Urtean 50 GWh baino gehiago kontsumitzen badira: 229,24 euro.

b) Hodi bidez banatutako petrolio-gas likidotuak.

-Erabiltzaile batzuendako instalazio komunik ez bada: 48,82 euro.

-Instalazio komunik ez bada: 54,92 euro (ikuskapena barne).

2. Ebazpen hau jakinaraztea Gas Natural Distribución SDG, S.A.ri (Antso Azkarra etorbidea, 26, behea, 31008 Iruña), Gas Navarra, S.A.ri (Antso Azkarra etorbidea, 26, behea, 31008 Iruña), Repsol Butanori (Imaz anaiak, 3-5, 31002 Iruña), Cepsa Gas Licuado, S.A.ri (Ribera del Loira, 50, 28042 Madril) eta Primagas Energía, S.A.U.ri (Entenza 332-334, 08029 Bartzelona).

3. Ebazpen honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2008ko maiatzaren 7an.-Enpresa zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.

Iragarkiaren kodea: F0807476