71. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

913/2008 EBAZPENA, maiatzaren 6koa, Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiak emana, "Agoizko, Urraulbeitiko eta Irunberriko udalek osatutako borondatezko udal elkarteko uraren goi hornidura, IV. fasea" izeneko Udalez gaindiko Proiektu Sektorialaren Ingurumen ondorioen adierazpena ematen duena. Sustatzailea Agoizko, Urraulbeitiko eta Irunberriko udalek uraren goi hornidurarako osatutako borondatezko udal elkartea da.

Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legeak ezarritakoaren arabera, udalez gaindiko proiektu sektorialei Ingurumen ebaluazio estrategikoa eta Ingurumen ondorioen adierazpena egin behar zaizkie, proiektu sektorial horiek onestearekin batera edo lehenago.

Nafarroako Gobernuak 2007ko azaroaren 19an hartutako erabakiaren bidez, udalez gaindiko proiektu sektorial deklaratu zuen eta, aipatutako foru legearen 33. artikuluari jarraikiz, jendaurrean paratu zen, Ingurumen ondorioen azterlanarekin bat. Erabaki hura 2007ko 154. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abenduaren 12an.

Jendaurreko aldian Nardoze Andurra Kontzejuaren alegazio bat jaso da, ez baitator bat udalerri hori aipatutako proiektuan sartzeko erabakiarekin, ez baitu ingurumen aldetiko edukirik.

Habitaten Atalak eta Plangintza eta Laguntza Atalak espedienteari buruzko aldeko txostena eman, eta zenbait neurri zuzentzaile ezarri dituzte. Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak aldeko txostena eman dio aipatutako proiektu sektoriala onesteari. Proiektuak, dokumentazioan jasotzen diren neurri zuzentzaileez gain, ebazpen honetan adierazten diren baldintzak ere bete beharko ditu. Espedienteak jasotzen du behar bezala aztertu behar dela ES 2200025 BILa (Irati, Urrobi eta Erro ibaietako ibai sistema) Irati ibaiarekiko kondukzioaren gurutzeguneetan; horretaz gainera, neurri zuzentzaileak ere ezartzen ditu.

Ondorioen adierazpenaren I. eranskinean laburturik ageri dira proiektuari buruzko funtsezko datuak, eta II. eranskinean, berriz, Ingurumen ondorioen azterlaneko alderik aipagarrienak.

Horrenbestez, espedientean dauden txostenak ikusita, kontuan izanik ingurumen ebaluazio estrategikorako prozedura osorik bete dela, eta Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 34. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Agoizko, Urraulbeitiko eta Irunberriko udalek osatutako borondatezko udal elkarteko uraren goi hornidura, IV. fasea" izeneko Udalez gaindiko Proiektu Sektorialaren Ingurumen ondorioen adierazpena egitea. Sustatzailea Agoizko, Urraulbeitiko eta Irunberriko udalek uraren goi hornidurarako osatutako borondatezko udal elkartea da.

2. Adierazpena baldintza hauen menpe egonen da:

.Irati ibaia (ES 2200025 BILa, Irati, Urrobi eta Erro ibaietako ibai sistema) San Vicenteren eta Arripodasen artean pasatzeko obrak eta sakanak, errekak eta heskaiak pasatzekoak hasi baino lehen (obrak zulaketa gidatuen teknika erabiliz nahiz zanga bidez egin), zuinketa egitean Agoizko Ingurumeneko Errondarekin harremanetan jarri beharko da (948334212, 608062669), atal horretako teknikari bat joan dadin bertara eta baloratu dezan apoarmatu istilzalerik (Emys orbicularis) eta bisoi europarrik (Mustela lutreola) bizi ote den bertan.

.Heskaiak eta landaredi natural baliotsua ahalik eta gutxien ukitzeko ahalegina eginen da, bereziki Ingurumen eraginaren azterlanean eta proiektu teknikoan dagoen lehengoratze proiektuan adierazitako zuhaiztiak. Eremu horietan guztietan lanerako kalea balizekin mugatuko da. Lanerako kalea ez da 5 metro baino zabalagoa izanen. Makina txikiekin lan eginen da. Soilik botako dira ezinbestean bota beharreko zuhaitz eta zuhaixkak. Horrelakoetan, inguru horretako mendi zaindariari abisatuko zaio, mozteko baimena eskuratzeko xedez. Makinen joan-etorrien ondorioz kaltetuak izan daitezkeen landareen adarrak inausiko dira.

.Aurreko jarraibidea, gainera, orkidea ugariko larre mesoxerofiloak zeharkatzen diren eremuetan aplikatuko da (EBko 6212 eta 5212 kodeak).

.Zanga egiteko sahatsak moztu behar diren sakan, heskai eta erreketan moztutako adarretatik ateratako aldaxkak bildu eta prestatuko dira, geroago landaredia lehengoratzeko. Ukitutako ibilguen morfologia eta granulometria lehengoratuko dira.

.Irati ibaian, haren errekastoetan eta obrek ukitutako sakan eta ubideetan ez da inolako jarduketarik eginen, apirilaren 1etik abuztuaren 30era bitartean, hau da, bisoi europarraren (Mustela lutreola) ugaltze aroan; izan ere, ukitutako ibaietan eta sakanetan bizi den galzoriko espeziea da. Salbuespen gisa, jarduketa bakanak baimentzen ahalko dira epe horretan ibai txikiagoetan, betiere ingurumena zaintzen eta espezie horretan adituak diren langileak bertan izanik eta jarduketa eremuan zulorik edo biao-lekurik ez dela egiaztatu ondoren. Horretarako, ingurua zehatz-mehatz aztertuko da landare-hesia ezabatu aurretik eta ondotik, eta honelaxe eginen da:

-Jarduketen ondorioz ibai ertzeetan lurrak mugitu behar badira, belarki-landareen eta zuhaixken sasiak eskuz garbituko dira, gero, baldin badaude, zuhaixkak mozteko. Landare-hesia kendu eta 48 ordu igaro arte ezin izanen da lur mugimendurik egiten hasi.

.Zangak bete ondoren, sobran gelditzen den eta bideak urratzean ateratzen den lurra zabortegi baimendu batera eramanen da.

.Obrek ukitutako eremu guztiak, ez badira landu behar, erregularizatu edo haziekin erein beharko dira edo hazien ereite hidraulikoa eginen da, Ingurumen eraginaren azterlanean ezarri bezala, proiektuan proposaturiko espezie hauek hartzen ez dituen hazi nahasketa erabiliz: Agropyrum cristatum, Agropyrum desertorum eta Lolium westewoldicum. Azkenik, landaketa eginen da.

.Obrak bukatu ondoren, eremua garbi-garbi utzi beharko da, obraren hondakinik gabe.

.Obrak bukatutakoan, Ingurumenaren gaineko Eragina Aztertzeko Atalean obra bukaerako agiria aurkeztu beharko da, eta bertan zehaztu zein egoeratan gelditzen diren (lehengoratze lana egin eta gero) proiektuak batasunaren intereseko lekuan ukitzen dituen puntuak. Argazkiak eta beharrezkoak diren azalpenak ere aurkeztuko dira.

.Obrak hasi baino lehen, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren aldeko txostena eduki beharko da, ondare arkeologikoaren ukipenari buruzkoa.

.T-13 zeharbideari dagokionez, eta Nafarroako abelbideei buruzko 19/1997 Foru Legean ezarritakoarekin bat, ura eramateko hodiak jartzeko xedez abelbidea aldi baterako okupatzeko baimena ematen ahalko da, aldi baterako okupazio kanona ordaindu ondoren. Beraz, obrak hasi baino lehen, okupaziorako administrazio-baimena eskatu beharko dio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko Plangintza eta Laguntza Atalari. Gainera, jarraibide hauek bete beharko dira:

-Zanga abelbidearekiko paralelo dagoen tarteetan, dagoen pistaren bide ertzetik irekiko da zanga, ingurumenaren gaineko eragina ahalik eta txikiena izan dadin.

-Lanak gauzatzeko fasean ezin izanen da altxonbidea erabat oztopatu, edo, hala egitekotan, abereentzako iraganbide alternatiboa prestatu beharko da.

-Hodiak jartzeko lanak egindakoan ukitutako eskualdeko ingurumena lehengoratuko da, halako moduan non egindako lanen ondorioz inola ere ez diren kaltetuko abereen bidea eta horrekin bateragarriak diren erabilerak.

-Hodien zuinketari buruzko datuak (dgn formatuan) eta erreferentzia geografikoak eman beharko zaizkio Plangintza eta Laguntza Atalari.

-Ezin izanen da inolaz ere aldatu lurzatietako sarbidearen zoru mota, abelbidearen gainean baitago.

-Era berean, lanak zein egunetan hasi eta zein egunetan bukatuko diren adieraziko zaio Plangintza eta Laguntza Atalari.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazioek ebazpenaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

5. Ebazpen hau igortzea Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari, Habitaten Atalari, Plangintza eta Laguntza Atalari, Longidako, Urraulbeitiko eta Irunberriko udalei eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko maiatzaren 6an.-Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

I. ERANSKINA

Udalez gaindiko proiektu sektorialaren deskribapena

Proiektuaren helburua da Longidako, Urraulbeitiko eta Irunberriko udalen edateko uraren hornidura hobetu eta bermatzea.

IV. fasean Billabetako ur-biltegitik Oletako mugaraino hodia egitea aurreikusten da. Aosko ur-biltegitik Meozko ur-biltegiraino doan hodia; Mureluko ur-biltegitik Hiriberriko ur-biltegiraino doan hodia; hodi nagusitik Gerezko ur-biltegiraino doan hodia; hodi nagusitik Artiedako, Santsoaingo eta Nardoze Andurrako ur-biltegietaraino doan hodia; hodi nagusitik San Vicenteko, Tabarko, Alduateko eta Nardoze Alduateko ur-biltegiraino doan hodia; eta hodi nagusitik Arripodasko ur-biltegiraino doan hodia. Hodiak 18.729 metroko luzera izanen du guztira.

Ibilbide osoan ia 1,7 m x 1,0 m x 1,3 m eta sekzioa trapezoidala duen zanga egin beharko da. Hodia jarri ondoren lehengoratzeko, 50 cm-ko landare-lurrezko geruza jarriko da, lurra lantzen jarraitu ahal izateko. Deribazioko, bentosako edo hustubideko kutxetak baizik ez dira ikusiko. Bideetan eta errepideetan jatorrizko zoladura jarriko da eta erreka-zuloak ibilguaren azpitik zeharkatuko dira, beraz urak hasieran bezala jarraituko du. San Vicenteko ur-biltegiraino doan hodia, Irati ibaitik (ES2200025 BILa) eta NA-150 errepidetik igaroko dena, laserrez gidatutako zulaketa bidez eginen da.

Hodia aldi baterako ukituko da; lur gainean 15-19 m okupatuko ditu, zabalera hori kasu zehatzetan murriz daitekeen arren.

Obrek abelbide hauek ukituko dituzte: T-13 zeharbidea, San- tsoainen, 3 gurutzagune perpendikular, 90 m-ko ukipenerako; eta T-13 zeharbidea, San Vicenten, hodia abelbidetik igaroko da, 525 m-ko luzeran, hortaz, txostena eskatu zaie Plangintza eta Laguntza Atalari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari.

II. ERANSKINA

Ingurumen ondorioen azterlanaren azalpena

Ingurumen ondorioen azterlanak, ohiko metodologiaren arabera, proiektuaren egintzak deskribatzen ditu, ingurumenarekin loturiko faktoreak eta proiektuaren egintzek faktore horietan dituzten eraginak aztertzen ditu eta eragin horiek deskribatu eta baloratzen ditu, balorazio orokorra egite aldera.

Ukitutako eremua honela deskribatzen du: sakonki gizatiartutako eremua, landua, oro har, topografia suabekoa eta ageriko arro zabalekoa; izan ere, eremu gehiena paisaia monotono egiten duten zereal alor handiek osatzen dute, mahasti batzuk izan ezik. Ez da landare formazio naturalen, erkameztien eta karraskadien arrastorik geratzen. Horiek eremuko onbroklima sub-hezeari dagozkio. Ingurumen balioko tokiak ibai eta sakan gurutzatuak baino ez dira.

Ingurumen ondorioen azterlanak eremuko elementurik nabarmenenak, jarduketak kaltetzen ahal dituenak, atzematen ditu. Zehazki, hodi tarte bakoitzak lurraldean ingurumenari dagokionez sentikorrak diren elementuei eragiten dien kaltea aztertzen du: errekak eta sakanak (Zarikieta erreka, Izaga erreka, Muruko sakana, Induraingo sakana, El Sotoko sakana, La Fuenteko sakana, Aranako sakana eta beste sakan txikiago batzuk), Irati ibaia (ES2200025 BILa), sastrakadi mediterranearreko eremuak eta larredia, eta heskaien eta Iratiko trenbide zaharraren gurutzagunea.

Eragin orokorraren azken ebaluazioa baxua da.

Neurri prebentiboak eta zuzentzaileak ezartzen ditu. Ezaugarriak: lan eginen den kaleetan ukituko den azalera 15-19 metrotik 6 metrora murriztea; Irati ibaiaren azpiko zulaketaren luzera handitzea; ibaietan udan lan egitea; ukitutako ibai eta errekastoak lehengoratzea; heskaiak eta zuhaixkak berriro landatzea; eta larrediak eta sastrakadiak hidroereitea. Azkenik, lan eremuaren garbiketa orokorra ezartzen du.

Ingurumena Zaintzeko Planak proposatzen du ingurumen arloko teknikari batek ikuskapena egitea hamabost egunean behin, ingurumen eraginaren adierazpena betetzen den egiaztatzeko.

Iragarkiaren kodea: F0807392