71. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

216/2008 EBAZPENA, maiatzaren 8koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena, baldintzapean, Lodosako (Nafarroa) udal mugapean 15 Kv-ko aireko linearen bariantea egiteko proiekturako. Inabonos, S.A.k sustatua.

2008ko urtarrilaren 25ean, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan sartu zen goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera (15 Kv-ko aireko linearen bariantearen instalazioa).

Proiektua abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2.C eranskineko I) atalean sartuta dago. Beraz, Ingurumen ukipenetarako baimena behar du. Foru dekretu horrek Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.

Aipatutako foru dekretuaren 36. artikuluak ezartzen du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak Ingurumen ukipenetarako baimena eman ala ukatzeko ebazpen arrazoitua emanen duela, eskaera aurkeztu eta lau hilabeteko epean.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 31.2 artikuluak ezartzen du Ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jardueretarako baimena ere bilduko duela eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen dituela.

Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak proposamenaren aldeko txostena egin du.

Espedientean dauden txostenak ikusirik, eta martxoaren 22ko 4/2005 Foru Aginduaren 28.1 artikuluan agertzen diren eskumenak erabiliz, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urriaren 10ean emandako 426/2007 Foru Aginduan ezarritakoaren arabera nire esku baitaude,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea, baldintzapean, Lodosako (Nafarroa) udal mugapean 15 Kv-ko aireko linearen bariantea egiteko proiekturako. Inabonos, S.A.k sustatua.

2. Baimena baldintza eta neurri zuzentzaile hauek betetzearen menpe emanen da:

.Hegaztiei kalterik ez egiteko, amarratzeko bi dorretxo berrien artean dagoen baoa seinaleztatu beharko da. Horretarako, gutxienez ere 30-35 cm-ko hegaztiak babesteko baliza preformatuak erabiliko dira. Hiru faseetan jarriko dira, txandaka, eta seinaleen artean kadentzia egonen da, 20 m-ko eroale berean. Horrela, ondoz ondoko bi balizen artean 7 m inguruko distantzia ikusten ahalko da.

.Euskarri berriak egiteko lanek ez dituzte bertako zuhaizti eta sastrakadiak ukituko.

.Obra amaitzean, eremua sakonki garbituko da. Hondakin eta berrerabil ezin daitezkeen soberakin guztiak, hormigoizko euskarri desmontatuak barne, hondakindegi baimendu batera eramanen dira. Birziklatzen ahal diren soberakinak hondakinak tratatzeko zentro batera eramanen dira.

.Euskarriak herri bideen kanpoaldeko ertzetik 3 metro baino gehiagora jarri beharko dira, 35/2002 Foru Legearen 112.2 artikuluak ezarritakoari jarraikiz.

.Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako txostenaren arabera, sustatzaileak proiektua egiteko behar dituen baimen guztiak eskuratu beharko ditu.

.Jarduketak Lodosako herrilurra ukitzen badu, espediente bati hasiera eman beharko zaio, herrilurra okupatzeko, 6/90 Foru Legearekin eta Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduarekin bat. Halaxe jakinarazi du Lodosako Udalak.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, Ingurumen ukipenetarako baimenaren ondorioetarako.

5. Ebazpen hau igortzea Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Ingurumen Zaintzari, Lodosako Udalari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko maiatzaren 8an.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0807358