71. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

123/2008 EBAZPENA, apirilaren 30ekoa, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak emana, Zangozako Udalaren "Juan Francés de Iribarren" musika eskolaren baimena aldatzen duena, ikasketa gehiago eskaintzeko.

Zangozako alkate eta "Juan Francés de Iribarren" musika eskolaren udal patronatuko buru Eskisabel Suescun Hualdek eskaera aurkeztu du eskola horretan perkusioa musika-tresnaren espezialitateko ikasketak emateko baimena eman dadin.

Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak aldeko txostena egin du.

Nafarroako Foru Komunitateko Musika eta dantza eskolen sorrerari eta funtzionamenduari buruzko oinarrizko arauak ezartzen dituen abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluak ezarritakoa kontuan hartu da (1993ko urtarrilaren 22ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Ikastetxeen, Ikasketetarako Laguntzen eta Azterlan Ekonomikoen Zerbitzuak proposaturik,

EBATZI DUT:

1. Baimena ematen zaio Zangozako Udalaren "Juan Francés de Iribarren" musika eskolari (ikastetxearen kodea: 31007082) perkusioa musika-tresnaren espezialitateko ikasketak emateko, 2008-2009 ikasturtearen hasieratik aurrera.

2. Hemendik aurrera, eskolak ikasketa hauek emateko baimena izanen du:

a) 421/1992 Foru Dekretuaren 9.1 artikuan aipatzen den oinarrizko eskaintzari dagozkionak, espezialitate hauetan: eskusoinua, bateria, bonbardinoa, klarinetea, zeharkako txirula, gitarra, gitarra elektrikoa, perkusioa, pianoa, saxofoia, tronboia, tronpa, tronpeta, tuba, txistua, biola, biolina eta biolontxeloa.

b) Oinarrizko eskaintzan ez dauden beste arlo batzuk (9.2 artikulua): Musika eta Mugimendua (3 urtetik 6ra bitarteko haurrentzat).

3. Departamentuaren baimena beharko da eskolaren osaera aldatzeko, baldin eta aldaketak 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluan arautua ukitzen badu.

4. Foru dekretu horren 31. artikuluan aipatutako kasuetan, eskolaren baimena baliorik gabe uzten ahalko da.

5. Ohartarazten da, 421/1992 Foru Dekretuaren 20. artikuluarekin bat, eskolaren titularra den entitateak ordainduko dituela ebazpen honen bidez baimendutako ikasketen gastuak.

6. Administrazioaren ebazpen honen kontra administrazio publiko interesdunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko du, Nafarroako Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

7. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

8. Ebazpen hau igortzea "Juan Francés de Iribarren" musika eskolaren udal patronatuko lehendakariari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Ikastetxeen, Ikasketetarako Laguntzen eta Azterlan Ekonomikoen Zerbitzuari, Arte Ikasketen Atalari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari, Informazioa Kudeatzeko Bulegoari eta Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegoari.

Iruñean, 2008ko apirilaren 30ean.-Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusia, Francisco Esparza Sánchez.

Iragarkiaren kodea: F0807110